XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKADI'KO EDESTIA

LAUGARREN IKASGAIA

FENIZIA, KARTAGO TA ERROMATARRAK

Feniziatarrak.- Mediterraneo itxas-ertzean, Asia Txikienean, bizi ziran feniziatarrak, gure errira etorri ta Baiona inguruan salerosterri bat sorturik, euskaldunakin artu-emanean asi ziran.

Kartagotarrak.- Feniziatarren ondoron, Kartagotarrak etorri zitzaiskigun Euskalerri ingurutara.

Kartagotarren buru zan Asdrubal il zutenean, Anibal aukeratu zuten oñordeko.

Onek, erromatarrei egundo es barkatzeko, gorrotozko itza emana zuan.

Anibal.- Anibal'ek euskaldunai eskeñitako sari ta ordañagatik, asko juan ziran aren gudulari bezela Italia'raño.Canas'ko gudaketan bereziki nabarmendu ziran.

Erromatarrak.- Erromatarrak, Publius Kornelius buru zutela, Kartagotarrak Iberia'n zuten almena zapaldu, ta gero Euskalerria'ren jabe egin nai izan zuten.

GALDEBIDEA.- Nun bizi ziran Feniziatarrak?

Zertara etorri ziran gure errira?

Feniziatarren ondoren nortzuk etorri ziran?

Nor izan zan Asdrubal'en oñordekoa?

Zergatik juan ziran euskaldun asko Anibal'en gudaroztean?

Nun nabarmendu ziran euskaldunak?

Zer egin zuten erromatarrak?